Aterpea


Katedralaren aterpetxea Vitoria-Gasteiz erdi-erdian dago, tenplu gasteiztarretik metro gutxitara. Gaur egungo eraikinak XIX. mendean eraiki ziren, nahiz eta etxeen tipologia arkitektonikoak hirigune historikoko Behe Erdi Aro europarraren ezaugarriak mantentzen dituen, hau da, fatxada gutxi eta fondo asko. Aterpetxea 2011. eta 2012. urteen artean zaharberritu zen, jasangarritasun-irizpideak aintzat hartuta. 90 leku ditu 2 eta 8 ohe arteko 17 logeletan banatuta (horietako 2 egokituak dira). Aterpetxeak zerbitzua eta erosotasuna eskaintzen ditu, hiriko historia presente dagoen ingurune batean.

Era berean, helmuga turistikoen kalitatea hobetzeko helburuarekin Turismoko Estatu Zuzendaritzak sustatzen duen SICTED proiektuan parte hartzen du, eta Turismo Euskadi Kode Etikoarekiko konpromisoari atxikita dago.