Logelak


Hamazazpi logela eskaintzen dizkizugu, guztira 90 lekurekin. Gure logela guztiak irisgarriak dira, kalera ematen dute, eta goitik behera zaharberritutako eraikin batean egotearen xarma darie.

Gure logeletan, honako hauek aurkituko dituzu: giltza elektronikoaren bidezko sarbidea, homologatutako ohatzeak, banako segurtasun-armairuak, berogailua eta bainugela osoa.

Logela eta gune komun guztiek WIFI bidezko Interneterako sarbidea dute, edonon eta noiznahi gehienezko abiaduran nabigatzeko.