Familia turismoa


Katedraleko aterpetxea mota guztietako publikoentzat pentsatutako establezimendua da, familia turismoa barne. Bertako instalazioek eta ekipamenduek etxeko txikienek dituzten behar espezifikoak hartu dituzte kontuan. Santa Maria Katedrala Fundazioak kudeatzen du, eta Katedralean egiten diren familia-turismoko jarduerak aterpetxean ostatu hartzen duten pertsonekin partekatzen dira.

Besteak beste, txikientzako askotariko jarduerak antolatzen dira aldiro. Aipagarriak dira musika-kontzertuak, aire zabaleko zinema euskaraz eta gaztelaniaz, tailer didaktikoak, ipuin-kontalariak edo txotxongiloak, besteak beste.

Familia turismoari buruzko jardueren informazioa jasotzeko interesa baduzu, bete ezazu kontaktu-orria, eskerrik asko.

DATUEN BABESA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 679/16 Europako Araudian (DBLO) ezarritakoarekin bat etorriz, Erabiltzaileak ematen dituen datuak fitxategi automatizatu batean gordeko dira, eta fitxategia deskribatutako helbururako prozesatuko da bakarrik. Datu horiek dagokion orrien bitartez jasoko dira, eta erabiltzaileak eskatzen duen zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren eremuak izango dituzte bakarrik.

Datu pertsonalak babes-maila egokiarekin tratatuko dira, 679/16 Europako Araudiari jarraiki, eta hirugarren batek baimenik gabe eta Erabiltzaileak eskatu ez dituen bestelako helburu batzuetarako datu horiek eskuratzea, tratatzea, galtzea edo aldatzea saihesteko beharrezko segurtasun-neurriak hartuko dira. Datu pertsonalak beste erakunde batzuei lagatzea egokitzat jotzen den kasuetan, Erabiltzaileari esanbidez jakinaraziko zaizkio fitxategiaren helburua, lagatako datuak eta hartzailearen izena eta helbidea, adierazitako proiekturako onespen argia eman dezan.

Azkenik, DBLOan ezarritakoa betez, Erabiltzaileak bere datuak aurkaratzeko, ikusteko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak baliatu ahal izango ditu, baita horren inguruan izan dezakeen edozein kontsulta edo iruzkin egiteko ere, horretarako jakinarazpen-mezu bat bidaliz protecciondatos@catedralvitoria.eus helbide elektronikora, zerbitzu horrengatik inolako kontraprestaziorik sortu gabe, edo Santa Maria Katedrala Fundazioaren bulegoetan (Aiztogile kalea 95, 01001 Vitoria-Gasteiz).