Katedralaren aterpetxea Aiztogile kaleko 87., 89. eta 91. zenbakietarako proiektatu zen, Gasteizko hirigune historikoan, Santa Maria katedraletik. Gaur egungo eraikinak XIX. mendean eraiki ziren, nahiz eta etxeen tipologia arkitektonikoak hirigune historikoko Behe Erdi Aro europarraren ezaugarriak mantentzen zituzten eta dituen, hau da, fatxada gutxi eta fondo asko.
Jasangarritasuna, energia-eraginkortasuna, irisgarritasuna, komunikazioarentzako eta informazioarentzako teknologia berriak ezartzea, bisitariaren erosotasuna eta segurtasuna, baita hirian eta Arabako Lurralde Historikoan dagoen kultura-eskaintzari buruzko informazio xehatua ere bereziki aurreikusi dira proiektua diseinatzeko eta konfiguratzeko unean.